Tuesday, March 31, 2009

Eskola 2009/03/31: 4. Karaktere kateak IV

Gai honen azken programa (22garren diapositiban dagoena) egingo dugu. Soluzioa

Monday, March 30, 2009

Eskola 2009/03/30: 4. Karaktere kateak III

Teoria:
  • Gaiaren azken atala ikusiko dugu: "Beste azpiprograma batzuk"
Etxekolanak:
  • Ariketa hau zuzenduko dugu: "Esaldi bat irakurri eta letra maiuskulaz idatzi". Soluzioa
Abisuak:
  • Laborategi azterketa egingo da apirilaren 27an (astelehenekoak) eta 28an (asteartekoak). Karaktere kateak ere sartuko dira.

Wednesday, March 25, 2009

Eskola 2009/03/25: 4. Karaktere kateak II

Teoria:
  • 4garren gaiaren 3 (luzera fisiko eta logikoa), 4 (oinarrizko eragiketak) eta 5garren (length funtzioa) atalak ikusiko dira
Etxekolanak:
  • 15garren diapositibaren ariketa egin eta eKASIra igo astelehenerako, 'gai4' izeneko karpeta baten barruan eta 31. ikasgela barruan: "Esaldi bat irakurri eta letra maiuskulaz idatzi"

Monday, March 23, 2009

Eskola 2009/03/24: 4. Karaktere kateak

Teoria:
Etxekolanak:
  • "Datak" ariketari buruzko zalantzak
  • Azterketa testa zuzenduko dugu: Test iraila 2007 (Galderak: 3, 6, 11, 16, 19, 22, 23, 24, 32, 33, 38)

Eskola 2009/03/23: 3. Azpiprogramak VII

Etxekolanak:
  • "Datak" ariketa zuzenduko dugu. Zalantzaren bat gehiago egonez gero, galdetu bihar. Soluzio bat: DATAK.PAS
  • Azterketa test bat zuzenduko dugu bihar: Test iraila 2007 (Galderak: 3, 11, 16, 19, 22, 23, 24, 32, 33, 38)

Tuesday, March 17, 2009

Eskola 2009/03/18: 3. Azpiprogramak VI

Teoria:
  • 31garren diapositiban agertzen den "radianak" programa komentatuko dugu
  • Dei errekustsiboak
Etxekolanak:
  • 34garren diapositiban dagoen bigarren ariketa zuzenduko dugu. Soluzio bat: ausazkoak
  • 32garren diapositiban dagoen ariketa gaur azalduko dugu klasean. Azpiprograma guztien diseinua egingo dugu eta datorren astelehenerako egin beharko duzue Programa Nagusia, menua funtzioa eta azpiprograma guztien deklarazioak (barneko kodea ez). Igo ezazue eKASIra, 31 ikasgelaren zure ariketa karpetan, gai 3 karpeta baten barruan.

Monday, March 16, 2009

Eskola 2009/03/17: 3. Azpiprogramak V

Teoria:
  • Random eta randomize funtzioak aztertuko ditugu ausazko zenbakiak sortzeko
Etxekolanak:
  • 34garren diapositiban dagoen bigarren ariketa. eKASIra igo!!
  • Aztertu 35garren diapositiban dagoen dei errekurtsiboen adibidea

Wednesday, March 11, 2009

Eskola 2009/03/16: 3. Azpiprogramak IV

Teoria:
  • Azpiprograma habiatuen erabilera argitzeko irudi berri bat
  • 3garren gaiaren teoria amaituko dugu
Etxekolanak:
  • Matrizearen ariketa zuzenduko dugu (31garren diapositibakoa). Soluzio bat: 3_1Matrize.pas

Eskola 2009/03/11: 3. Azpiprogramak III

Teoria:
  • Parametro-pasatzea (4garren atala) ikusiko dugu
Etxekolanak:
  • 14garren diapositibaren ariketa zuzenduko dugu
  • Datorren astelehenerako egin (eta igo eKASIren 31 ikasgelaren zure ariketa karpetan, gai 3 karpeta baten barruan) 31garren diapositibaren lehenengo ariketa (matrizea). Matrize.exe fitxategi exekutagarriaren bidez jakingo duzu nola funtzionatu behar duen programak. Erabili prozedura bat matrizea pantailaratzeko.

Tuesday, March 10, 2009

Eskola 2009/03/10: 3. Azpiprogramak II

Teoria:
  • 3. atala ikusiko dugu: "Aldagai orokorrak eta aldagai lokalak"
  • Gai honetan zehar klasean erabiliko ditugun programak: 3. gaiaren programak
Etxekolanak:
  • Atzo zuzendu genituen 2 programak wikian eskegi ditut 2.gaiaren programak
  • Bihar zuzenduko dugu 14garren diapositibaren ariketa

Thursday, March 5, 2009

Eskola 2009/03/09: 3. Azpiprogramak

Teoria:

Etxekolanak:
  • 25 eta 27 ariketak zuzenduko ditugu
Laborategia:
  • Saio bakoitzerako proposatzen diren ariketak etxetik landuta ekarri behar dira

Wednesday, March 4, 2009

Eskola 2009/03/04: 2. Sententzia egituratuak VI

Teoria:
  • 20garren ariketa zuzenduko dugu kontagailu, metagailu eta markagailuaren kontzeptuak aztertzeko
  • 20, 22, 23 eta 24 programen inguruko zalantzak.
  • Char Datu mota ikusiko dugu eta honekin lan egiteko dauden aurredefinituriko azpiprogramak
Etxekolanak:
  • 42garren diapositiban proposatzen diren 25 eta 27 ariketak. Igo itzazu eKASIra, 31 ikasgelan daukazun 'ikaslearen karpeta'n (ez 31PLX laborategi taldean), gai2 izeneko karpeta baten barruan. Astelehenean zuzenduko dira

Tuesday, March 3, 2009

Eskola 2009/03/03: 2. Sententzia egituratuak V



Teoria:
Hona hemen FOR TO eta FOR DOWNTO egituren fluxu diagramak: Hauek ordezkatzen dituzte 22garren diapositiban daudenak, Dev-Pascal programazio ingurunean aldatzen baitira.

Gaurko saioan errepikakorrak lantzeko programak egingo ditugu.

Etxekolanak:
Birpasatu 20, 21, 22, 23 eta 24 ariketak eta galdetu zalantzak bihar

Monday, March 2, 2009

Eskola 2009/03/02: 2. Sententzia egituratuak IV

Teoria:
  • CASE birpasatzeko 11 eta 12garren ariketak ikusiko ditugu
  • Agindu errepikakorrekin jarraituko dugu:
    • Kontuz!! 22 eta 23garren diapositibak zuzenduko ditugu (Dev-Pascalen FOR begizta apurtxo bat aldatzen da)
Etxekolanak:
  • Matrizearen ariketa zuzenduko dugu
  • Biharko ekasi 13faktoriala, 14bakoitienbatura, 15alderantzizkoenbatura eta 16bakoitienalderbatura. Zalantzak biharko klasean argituko ditugu. Hemen dauzkazu: Klaseko ariketak