1. Laborategiko saioak
Fitxategiak non gorde. Programa idazten hasi aurretik disko gogorreko temp karpetan astea1 (aste bakoitzaren ariketak karpeta ezberdin batean gordeko dira) izeneko karpeta sortuko duzu, geroago sortuko dituzun iturburu-programak gorde ahal izateko. Kontuz, temp karpeta beste ikasle batek ezaba lezake!! Saioa amaitu aurretik hemen dauden programak ekasi plataforman (http://ekasi.ehu.es) gordeko ditugu.
Turbo Pascal Ingurunea (IDE) (liburuaren 35. orrialdea):
o Lana errazten digu (testu editorea, konpilatzailea, araztailea, laguntzak, fitxategi kudeaketa)
o Itxura (komando nagusien menua, edizio-leihoa, ALT, sagua, teklak, izartxo (aldatu denean), mugitzeko barrak, leihoaren neurria, nola itxi, fitxategiaren bidea)
o File: New (fitxategi bat baino gehiago irekita, edizio-leiho ezberdinak), Open (aldez aurretik existitzen denak), Save (indarrean dagoen edizio-leihoa), Save as, Change Dir (direktorio lehenetsia, aukeratu sortutakoa beti), DOS Shell (behin-behineko irtenaldia), Exit
o Edit: Cut, Copy, Paste (Itsatsi), teklak (shift, geziak, tab, inicio, fin,...)
o Search: Find (testu bat bilatzeko), Replace, Search Again
o Run: Run, Step over
o Compile: Compile (Destination (fisikoki non kokatuko da programa exekutagarria)
o Debug: Output, User Screen (erabiltzaileak ikusiko lukeena)
o Window: (begiratu 38. eta 43. orrialdeak)
o Help: Control + F1
2. Lehenengo programaren garapena Turbo Pascal-ean
- Karpeta bat aukeratu iturburu kodea gordetzeko
- Iturburu-programaren sarrera eta edizioa
- Programaren konpilazioa eta konpilazio-erroren arazketa
- Errorerik gabeko iturburu-programa gorde
- Exekuzioa
- Exekuzio-erroreen arazketa
0.- Karpeta bat aukeratu iturburu kodea gordetzeko
o Erabil itzazu koskak programa ulergarriagoa egiteko. Hauek zuriune pare bat lerroaren hasieran sartuz egin ditzakezu
o Editoreak ebaki, kopiatu eta itsatsi aukerak ditu. Hauek edit menuan aurki daitezke.
o Idazteko bi modu dago txertatu (lehenetsia) ala gainidatzi. Lehenengoan tekleatzen ditugun karaktereek jarraian dauden guztiak higiarazten dituzte; bigarrenak, berriz, ordeztu egiten ditu. Batetik bestera pasatzeko Insert tekla sakatu behar da.
2.- Iturburu-programaren konpilazioa eta konpilazio-erroren arazketa
Fase honetan konpilazio-erroreak agertuko dira. Errorea azaltzen den bakoitzean, errorea dagoen lerroan gelditzen da konpiladorea eta errore-mezua ikusiko duzu. Kasu hauetan saka ezazu ESC tekla, zuzen ezazu errorea eta hasi berriro konpilatzen (ALT+F9). Errepika ezazu prozesua errorerik gabeko konpilazioa lortu arte.
4.- Exekuzioa
3. Beste programa batzuk
Errepika itzazu aurreko urrats guztiak Agurra eta Batuketa_bat programekin (deskargatu hemendik: agurra.pas ; batuketa.pas) eta gorde itzazu astea1 karpetan or00a01.PAS eta or00a02.PAS izenekin, hurrenez hurren.
Jaitsi graduak.pas fitxategia, ireki Turbo Pascalean eta gorde or00a03.pas izenarekin. Zuzendu erroreak. Esteka honetan laguntza topatuko duzu...
Jaitsi zkh.pas fitxategia, ireki Turbo Pascalean eta probatu bere funtzionamendua. Gorde or00a04 izenarekin.
4. Saio amaiera
5. Etxekolanak
- Birpasatu etxean laborategian egindakoa eta amaitu egin gabe geratu dena gidoia irakurriz. Igo lau ariketak eKASIra.
- Ez ahaztu hurrengo saiorako proposatzen diren ariketen lehenengo bertsio bat etxean egin behar duzula.
No comments:
Post a Comment