Monday, April 18, 2011
Thursday, April 14, 2011
Mintega 2011/05/03
PROIEKTUA
Talde bakoitzak ekin behar dio bere proiektua programatzeari. Horretarako, antolatu lana talde barruan eta idatziz adierazi zer egingo duen bakoitzak eta noizerako
Talde bakoitzak ekin behar dio bere proiektua programatzeari. Horretarako, antolatu lana talde barruan eta idatziz adierazi zer egingo duen bakoitzak eta noizerako
- Enuntziatua. Egin duzuen azken bertsioa moldatu eta adierazi sarrerako datuak fitxategi batean (edo bat baino gehiagotan) egongo direla.
- Programa:
- Sortu behar diren datu motak
- Marraztu erabiliko diren apiprogramen diagramak
- Idatzi azpiprogramen goiburukoak
- Kodetu programa nagusia azpiprogramei egin beharreko deiak barne
Hau guztia eginda eta eKASIN egon behar da hurrengo mintegirako (maiatzaren 3an). Egun horretan zuzenduko dugu diseinua eta proiektuan aurrera egingo dugu.
Laborategia 2011/04/19: Erregistroen arrayak
ARIKETA 1
Hamar eskabideren datuak array batean gorde nahi dira. Eskabideen datuak honako erregistro hierarkikoan biltegiratzen dira:
ARIKETA 2
Programak, 50 elementuko arraya, ausaz sorturiko zenbaki osoz beteko du; zenbakiak 1 eta 1000 bitartekoak direlarik.
Array honetatik, beste array bat sortu behar da. Honen elementuak bi eremuko erregistroak izango dira; lehenengoa zenbakia eta bigarrena, hiruren multiploa den ala ez adierazten duen aldagai boolearra.
Bigarren array hau pantailaratu ondoren, hiruren multiploak diren arrayko zenbaki guztien batura kalkulatu eta pantailaratu egingo da.
LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Hamar eskabideren datuak array batean gorde nahi dira. Eskabideen datuak honako erregistro hierarkikoan biltegiratzen dira:
- Bezeroa (karaktere katea)
- Produktua (karaktere katea)
- Kopurua (zenbaki osoa)
- Eskabide data. Erregistro bat, eremu hauekin:
- Urtea (zenbaki osoa)
- Hila (zenbaki osoa)
- Eguna. (zenbaki osoa)
- Ordua. Erregistro bat, eremu hauekin:
- Ordu
- Minutu
- Segundu
ARIKETA 2
Programak, 50 elementuko arraya, ausaz sorturiko zenbaki osoz beteko du; zenbakiak 1 eta 1000 bitartekoak direlarik.
Array honetatik, beste array bat sortu behar da. Honen elementuak bi eremuko erregistroak izango dira; lehenengoa zenbakia eta bigarrena, hiruren multiploa den ala ez adierazten duen aldagai boolearra.
Bigarren array hau pantailaratu ondoren, hiruren multiploak diren arrayko zenbaki guztien batura kalkulatu eta pantailaratu egingo da.
LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programen lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.
LABORATEGIAN
Apirilak 27 azken soluzioa eKASIn egon behar da.
Monday, April 11, 2011
Thursday, April 7, 2011
Mintegia 2011/04/12
Ariketa
Karakterez osatutako array bat erabiliko da letra maiuskulak gordetzeko.
Hasieran, programak bi gauza egingo du:
Karakterez osatutako array bat erabiliko da letra maiuskulak gordetzeko.
Hasieran, programak bi gauza egingo du:
- Sortu arraya. Erabiltzaileak adierazitako ausazko letra maiuskula kopurua (luzera fisikoaren berdina edo txikiagoa bada) sortuko da eta arrayan gorde.
- Arraya ordenatu.
- Arraya pantailaratu.
- Letra berri bat tartekatu. Erabiltzaileak esandako letra tartekatuko da dagokion posizioan.
- Letra bat ezabatu. Lehenengo eta behin, konprobatuko da bilaketa bitarraren bidez letra hori badagoela.
- Amaitu.
Mintegiaren aurretik
- Ariketa prestatu behar da mintegira joan aurretik. Diseinatu egin behar diren azpiprogramak eta erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen azpiprograma bakoitza eta programa nagusia. Idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi6 izeneko karpetara).
- Ariketa bakoitzaren arduraduna(k) igo behar du bere soluzioa eKASIra (mintegi6 izeneko karpetara) eta ekarri paperean mintegira, azpiprograma bakoitzaren diagramekin batera.
Mintegian
- Azpiprograma bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan.
- Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte.
- Talde bakoitzak adostu behar du soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
Etxekolanak
- Ariketaren behin-betiko soluzioak ostiralerako eKASIn
Teoria 2011/04/07: Arrayak IV
- Aste honetako laborategi ariketa sinplifikatzeko komentario pare bat.
- Soluzionatuko ditugu "Arrayak kudeatzeko algoritmoak" atalean agertutako zalantzak
- Adibide pare bat ikusiko dugu matrizeak lantzeko
Bigarren laborategi azterketaren emaitzak
Eskuragarri dituzue azterketaren enuntziatuak eta soluzioak.
Ohar pare bat ikusitako erroreen harira:
Ohar pare bat ikusitako erroreen harira:
- Funtzio batean inoiz ez duzue pasatu behar parametro formal bat erreferentziaz (VAR bidez), ze honek suposatzen du beste irteera bat izatea eta funtzioa aukeratuko dugu irterra bakarra dugunean.
- VAL prozedurak hiru parametro dauzka
- Algoritmoa edo azpiprograma batek nola lortuko duen helburu duen emaitza pentsatu behar da kodetu aurretik
Monday, April 4, 2011
Teoria 2011/04/04: Arrayak III
12garren diapositiban dauden bi ariketek sortu dituzten zalantzak argituko ditugu.
Ariketa sinple bat egingo da arrayen parametro-pasatzea lantzeko.
ETXEKOLANAK
Datorren ostegunerako bakoitzak etxean ikasi beharko du 3garren atala: ARRAY-ak KUDEATZEKO ALGORITMOAK. Ulertzen ez dena ostegunean galdetu.

Subscribe to:
Posts (Atom)