Hamar eskabideren datuak array batean gorde nahi dira. Eskabideen datuak honako erregistro hierarkikoan biltegiratzen dira:
- Bezeroa (karaktere katea)
- Produktua (karaktere katea)
- Kopurua (zenbaki osoa)
- Eskabide data. Erregistro bat, eremu hauekin:
- Urtea (zenbaki osoa)
- Hila (zenbaki osoa)
- Eguna. (zenbaki osoa)
- Ordua. Erregistro bat, eremu hauekin:
- Ordu
- Minutu
- Segundu
ARIKETA 2
Programak, 50 elementuko arraya, ausaz sorturiko zenbaki osoz beteko du; zenbakiak 1 eta 1000 bitartekoak direlarik.
Array honetatik, beste array bat sortu behar da. Honen elementuak bi eremuko erregistroak izango dira; lehenengoa zenbakia eta bigarrena, hiruren multiploa den ala ez adierazten duen aldagai boolearra.
Bigarren array hau pantailaratu ondoren, hiruren multiploak diren arrayko zenbaki guztien batura kalkulatu eta pantailaratu egingo da.
LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programen lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.
LABORATEGIAN
Apirilak 27 azken soluzioa eKASIn egon behar da.
No comments:
Post a Comment