Thursday, March 17, 2011

Laborategia 2011/03/22: Azpiprogramak (AZP)

Egin programa bat hurrengo menua pantailaratzeko:
  1. Bisurtearen kopurua
  2. Urtean igarotako egun kopurua
  3. Oporraldiaren bukaera
  4. Irten
Lehenengo aukeran urte tarte bat eskatuko da (beheko eta goiko urteak) eta tarte horretan dauden bisurte (urte bisiesto) kopurua kalkulatuko da.
Bigarren aukeran data bat eskatuko da (urtea, hila eta eguna) eta urte horretan zein asteko eguna izan zen urtarrilaren 1a galdetuta, kalkulatuko da: zein asteko eguna dagokio zehaztutako datari eta zenbat egun pasatu dira urte horretan urtarrilaren 1tik
Hirugarren aukeran oporraldiaren hasiera data (urtea, hila eta eguna) eta oporraldien egun kopurua eskatuko dira. Kalkulatuko da oporraldien bukaeraren data (urtea, hila eta eguna)

Azpiprogramak:
  • Menua: Pantailan bistaratzen du menua eta hautatutako aukera bueltatzen du 
  • Bisurtea: Urte bat bisurtea den esaten digu 
  • Hilabeteko_Egunak: Hilabete batek dauzkan egun kopurua 
  • Bisurte_Kop: Urte tarte batean dagoen bisurte kopurua
  • Igaro_Egunak: Data emanez urte horren Urtarrilaren 1-etik igaro den egun kopurua
  • Data_Zuzendu: Hilabeteari dagokion egun kopurua behar baino handiagoa denean data zuzentzen du 
  • Astearen_Eguna. Jakinda Urtarrilaren 1-aren astearen eguna, zenbait egun pasatu ondoren zein egun den esaten du
  • Eguna_Bistaratu. Astearen egunaren izena pantailaratzen du 
OHARRA: Urte batek bisiesto izateko 400tik zatigarria izan behar du; 4tik baina ez 100tik zatigarria direnak ere bisiestoak dira. Urte bisiestoak ez dira lau urtero!!!

LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programaren lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.

LABORATEGIAN
Adostuko ditugu azpiprogramen goiburukoak eta horren arabera programatuko dira.
Ostiralerako (Martxoak  25) azken soluzioa eKASIn egon behar da.

No comments: