Thursday, March 31, 2011

Teoria 2011/03/31: Arrayak II

Datorren asteko laborategi saioa eta azterketa esplikatuko dira
Gai honen bigarren atala "Dimentsio bakarreko arrayak" amaituko dugu gaur.

Laborategia 2011/04/05: Arrayak eta azterketa

AZTERKETA
Laborategi saioaren lehenengo zatian azterketa egingo dugu, orain arte ikusitako guztia (arrayak izan ezik) sartuko da. Laborategiko notaren %40ko pisua du proba honek.

ARRAYak
Hurrengo programa garatu behar duzue:

LABORATEGIA JOAN AURRETIK
  1. Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...). Ariketa honetarako zuek egin behar duzue azpiprogramen diseinu guztia: erabaki noiz den egokia azpiprograma bat, azpiprogramen helburua, izena, sarrerak eta irteerak,....
  2. Erabili zure taldeak aurreko mintegian garatu zuen azpiprograma karaktere kate batetik izena eta zenbakia bereizteko. Pentsatu ea moldaketaren bat behar duen azpiprograma honek programa honetako datu motei egokitzeko.
  3. Idatzi azpiprograma guztien goiburukoak egindako diagramen arabera
  4. Idatzi programa nagusia azpiprogramak behar den momentuetan deituz
  5. Hori guztia eKASIra igo
  6. Ahal den neurrian saiatu garatzen azpiprogramen barneko kodea
LABORATEGIAN
Saiatuko gara programa amaitzen. Posiblea ez bada, gogoratu ostiralerako programa amaituta eKASIn egon behar dela.

Monday, March 28, 2011

Teoria 2011/03/28: Arrayak

Karaktere kateekin amaitzeko:
  • zuzenduko dugu etxean landu behar zen ariketa (21garren diapositiba)
  • ikusiko dugu azken adibide bat (22garren diapositiba)
Arrayak hasiko ditugu: 5. Arrayak.pdf

Gogoratu datorren asteartean laborategiko azterketa izango dugula. Azterketa honen pisua izango da laborategiko notaren %40 eta sartuko da ikusitako guztia, arrayak izan ezik.

Thursday, March 24, 2011

Teoria 2011/03/24: Karaktere kateak II

Gaur karaktere kateen gaia amaituko dugu eta arieketa pare bat adibide giza aztertuko ditugu.
Klasean komentatuko da datorren mintegian eginbeharrekoak

ETXEKOLANAK
Egin astelehenerako 21garren diapositiban azaltzen den ariketa:
Idatz ezazu programa bat non esaldia eskatzen den eta esaldia alderantziz idatzita pantailaratzen den. Sarrerako katea  alderantziz bueltatzen duen  funtzio bat sortu (erabili length eta copy funtzioak)

Wednesday, March 23, 2011

Mintegia 2011/03/29: Ariketak

KK04
Programak teklatuaren bidez sartutako esaldia irakurri ondoren soberan dauden zuriuneak; bai aurrean, bai hitzen artean, bai amaieran, ezabatu egingo ditu. Amaieran, programak hitz kopurua zenbatu eta erakutsiko du.

Horretarako ondoko azpiprograma hauek erabiliko dira:

  • Esaldiaren hasieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren amaieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren hitzen artean zuriune bakarra uzten duena
  • Esaldiaren hitz kopurua ematen duena


KK05
Gehienez 15 karaktereko katean izena eta zenbakia jarraituan ditugu, lehenik izena eta ondoren zenbaki oso, adibidez: Adela29. Programak honen moduko lau kate irakurri ondoren zenbakien batezbestekoa kalkulatuko du.

Adibidez, datuak hauek izan daitezke:

  • Adela19
  • Jon037
  • EguzkiƱe008
  • Pello122

Emaitza hau izanik: (19+37+8+122) / 4 = 46.5

Erabili azpiprograma bat sarrera moduan katea jasotzen duena eta bueltatzen duena zenbakia alde batetik eta azpikatea beste batetik.


KK06
Bi karaktere-kate irakurri ondoren bi kateetan agertzen diren karakterez beste hirugarren kate bat sortuko du programak, baina hirugarren kate honetan karaktereak ez dira errepikatuko.
Adibidez:
Kate 1: Aita semea tabernan daude
Kate 2: Ama alaba jokoan
Kate 3: Aa mbn

OHARRA: Erabiltzaileak sartutakoa beltz dago eta zuriunea karakteretzat hartzen da.

Mintegia 2011/03/29: Eginbeharrekoak

Mintegiaren aurretik
  • Ariketak prestatu behar dira mintegira joan aurretik. Erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen ariketa bakoitza, idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi5 izeneko karpetara).
  • Ariketa bakoitzaren arduraduna(k) igo behar du bere soluzioa eKASIra (mintegi5 izeneko karpetara) eta ekarri paperean mintegira, azpiprograma bakoitzaren diagramekin batera
Mintegian
  1. Ariketa bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan. 
  2. Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte. 
  3. Talde bakoitzak adostu behar du ariketa bakoitzari ematen dion soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
Etxekolanak
  • Hiru ariketen behin-betiko soluzioak ostiralerako eKASIn

Tuesday, March 22, 2011

Mintegia 2011/03/15: Zuzenketa

Pasaden astean talde bakoitzak igo zuen eKASIra hiru programa (bi laborategi azterketakoak eta bestea Taylor formularena). Igo dituzuen Taylorren programak aztertzean pentsatu dut laguntza behar duzuela zuen soluzioak errakuntzak dituzte eta.
Hona hemen ariketaren soluzio bat: Taylor.pas
Konparatu zuek egin duzuenarekin eta zuzendu erroreak.

Monday, March 21, 2011

Teoria 2011/03/21: Karaktere kateak

  • Argituko ditugu zalantzak biharko laborategi saioarako
  • Komentario batzuk pasaden asteko mintegiaren programeei buruz
  • Random funtzioaren ariketa zuzenduko dugu
  • Hasiera emango diogu 4garren gaiari: 4. Karaktere Kateak.pdf

Thursday, March 17, 2011

Laborategia 2011/03/22: Azpiprogramak (AZP)

Egin programa bat hurrengo menua pantailaratzeko:
  1. Bisurtearen kopurua
  2. Urtean igarotako egun kopurua
  3. Oporraldiaren bukaera
  4. Irten
Lehenengo aukeran urte tarte bat eskatuko da (beheko eta goiko urteak) eta tarte horretan dauden bisurte (urte bisiesto) kopurua kalkulatuko da.
Bigarren aukeran data bat eskatuko da (urtea, hila eta eguna) eta urte horretan zein asteko eguna izan zen urtarrilaren 1a galdetuta, kalkulatuko da: zein asteko eguna dagokio zehaztutako datari eta zenbat egun pasatu dira urte horretan urtarrilaren 1tik
Hirugarren aukeran oporraldiaren hasiera data (urtea, hila eta eguna) eta oporraldien egun kopurua eskatuko dira. Kalkulatuko da oporraldien bukaeraren data (urtea, hila eta eguna)

Azpiprogramak:
  • Menua: Pantailan bistaratzen du menua eta hautatutako aukera bueltatzen du 
  • Bisurtea: Urte bat bisurtea den esaten digu 
  • Hilabeteko_Egunak: Hilabete batek dauzkan egun kopurua 
  • Bisurte_Kop: Urte tarte batean dagoen bisurte kopurua
  • Igaro_Egunak: Data emanez urte horren Urtarrilaren 1-etik igaro den egun kopurua
  • Data_Zuzendu: Hilabeteari dagokion egun kopurua behar baino handiagoa denean data zuzentzen du 
  • Astearen_Eguna. Jakinda Urtarrilaren 1-aren astearen eguna, zenbait egun pasatu ondoren zein egun den esaten du
  • Eguna_Bistaratu. Astearen egunaren izena pantailaratzen du 
OHARRA: Urte batek bisiesto izateko 400tik zatigarria izan behar du; 4tik baina ez 100tik zatigarria direnak ere bisiestoak dira. Urte bisiestoak ez dira lau urtero!!!

LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programaren lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.

LABORATEGIAN
Adostuko ditugu azpiprogramen goiburukoak eta horren arabera programatuko dira.
Ostiralerako (Martxoak  25) azken soluzioa eKASIn egon behar da.

Teoria 2011/03/17: Azpiprogramak IV

Gai honi amaiera emango diogu bi atal hauekin:
  • Parametro-pasatzea
  • Random eta Randomize funtzioak

Friday, March 11, 2011

Mintegia 2011/03/15: Azpiprogramak

Mintegiaren aurretik
Aste honetan taldekide guztiok prestatuko duzue gauza bera mintegira joan aurretik.
  1. Laborategi azterketaren A eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
    1. Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
    2. Programa nagusitik bidalitako lerro eta zutabe kopuruaren letraz osaturiko matrizea pantailaratu (bi sarrera)
    3. Programa nagusitik bidalitako bi muturren arteko dauden zenbakien batura bueltatu egiten duena (bi sarrera eta irteera bat)
  2. Laborategi azterketaren B eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
    1. Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
    2. Zerrenda zirkularraren ariketa egiten duena (ez sarrerarik ezta irteerarik ere ez)
    3. Programa nagusitik bidalitako zenbakiaren faktoriala kalkulatu (sarrera bat eta irteera bat)
  3. Diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) zenbaki erreal baten berredura kalkulatzeko azpiprograma, bai oinarri erreala baita berretzaile osoa kanpotik ematen digute (bi sarrera eta irteera bat) 
Mintegian
Ekarri dituzuen proposamenak estabaidatu ondoren, adostuko duzue taldearen soluzioa eta, irakasleari erakutsi eta gero, programatuko dituzue:
  1. Azterketaren A eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
  2. Azterketaren B eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
  3. Programa bat Taylorren segidaren bidez kosinuaren balioa kalkulatzeko:
  • kos(x) = x0/0! – x2/2! + x4/4! – x6/6! + …
  • Non, x erradianetan emaniko engelu bat den.
  • Erabiliko dira segidaren N batugai. N kopurua, azken batugaiaren araberakoa izango da, eta segidari hainbat osagai gehituko zaio azkena (balio absolutuan) 0.0005 baino txikiagoa izan arte.
  • Berredurak egiten dituen eta faktorialak kalkulatzen dituen azpiprogramak erabili
  • Programaren zuzentasuna frogatzeko cos(x) funtzio estandarda erabil daiteke.
  • Programa honetan x angelua radianetan emango da.
Etxekolanak
  • Hiru programak egon behar dira eKASIn dagokien karpeta barruan ostiralerako.

Teoria 2011/03/14: Azpiprogramak III

Funtzioen programazioa ikusiko dugu
Laborategiko azterketak zuzenduko ditugu:

Monday, March 7, 2011

Teoria 2011/03/07: Azpiprogramak II

Prozedurak eta parametroak pasatzeko teknikak ikusiko ditugu gaur

Thursday, March 3, 2011

Teoria 2011/03/03: Azpiprogramak

Char datu mota lantzeko azken ariketa bat egingo dugu.
Azpiprogramazioarekin hasiko gara: 3. Azpiprogramak.pdf

ABISUA: Klaserik ez datorren ostegunean

Datorren ostegunean (Martxoak 10) ez da klaserik egongo, kanpoan egongo bainaiz kongresu batean

Laborategia 2011/03/08: Azterketa eta Errepikakorrak (ERR)

LABORATEGIAREN EBALUAZIOA
Azken notaren %15 balio du, honela banatuta:
  • Lehenengo azterketa (%20). Martxoaren 8an
  • Bigarren azterketa (%40). Apirilaren 19an
  • Asistentzia eta bakarkako lana. Ebaluatuko da eKASIn dagoena eta NOIZ igo den (laborategi saioak hasi baino lehenago igo dena eta astearen ameieran dagoena) (%40)
1. AZTERKETA
  • Orain arte ikusitako materia guztia sartuko da
  • Programa bat garatu beharko duzue
  • 45 min iraunduko du 
ERREPIKAKORRAK
Laborategiko bigarren orduan landuko ditugu errepikakorrak. Beti bezala, lehenengo bertsio bat eKASIra igo behar duzue laborategira joan aurretik eta azken bertsioa ostiralerako.

ERR_04
Idatzi programa bat letrez osaturiko triangelu bat pantailaratzeko. Erabiltzaileak aukeratuko du lehenengo letra eta lerro kopurua. Exekuzio adibide bat:
Sartu lehenengo letra: E
Sartu lerro kopurua: 4
E
FG
HIJ
KLMN


ERR_05
Programa baten bidez, N zenbaki erreal baten erro karratua kalkulatu Newtonren formula bitartez:
E[i+1] = (E[i] + N / E[i]) / 2
Non E[i] emaitza partziala den, i iterazioan lorturiko emaitza hain zuzuen ere. Horregatik E[i+1] hurrengo iterazioaren emaitza partziala izango da.
Prozesu errepikakorra izango da eta ondoko baldintza bete arte iraungo du:
| E[i] - E[i+1] | =< Epsilon
Programaren urratsak:
  1. Sarrerako datuak, erabiltzaileak hiru zenbaki erreal sartuko ditu: N zenbakia, Epsilon (prezisioa) eta E[0] (N zenbakiari dagokion erroaren hurbilketa)
adibidez: N=7, Epsilon=0.001, E[0]=2.5
  1. E[i+1] kalkulatu eta amaieraren baldintza betetzen den kontrolatu
  1. Baldintza betetzen ez bada aurreko urratsa errepikatu E[i+1] kalkulatuz
  1. Baldintza betez gero erroa idatzi
Hobeto ulertzeko zer egin behar den, probatu exekutagarri hau: ERR05.EXE