Aste honetan taldekide guztiok prestatuko duzue gauza bera mintegira joan aurretik.
- Laborategi azterketaren A eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
- Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
- Programa nagusitik bidalitako lerro eta zutabe kopuruaren letraz osaturiko matrizea pantailaratu (bi sarrera)
- Programa nagusitik bidalitako bi muturren arteko dauden zenbakien batura bueltatu egiten duena (bi sarrera eta irteera bat)
- Laborategi azterketaren B eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
- Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
- Zerrenda zirkularraren ariketa egiten duena (ez sarrerarik ezta irteerarik ere ez)
- Programa nagusitik bidalitako zenbakiaren faktoriala kalkulatu (sarrera bat eta irteera bat)
- Diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) zenbaki erreal baten berredura kalkulatzeko azpiprograma, bai oinarri erreala baita berretzaile osoa kanpotik ematen digute (bi sarrera eta irteera bat)
Ekarri dituzuen proposamenak estabaidatu ondoren, adostuko duzue taldearen soluzioa eta, irakasleari erakutsi eta gero, programatuko dituzue:
- Azterketaren A eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
- Azterketaren B eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
- Programa bat Taylorren segidaren bidez kosinuaren balioa kalkulatzeko:
- kos(x) = x0/0! – x2/2! + x4/4! – x6/6! + …
- Non, x erradianetan emaniko engelu bat den.
- Erabiliko dira segidaren N batugai. N kopurua, azken batugaiaren araberakoa izango da, eta segidari hainbat osagai gehituko zaio azkena (balio absolutuan) 0.0005 baino txikiagoa izan arte.
- Berredurak egiten dituen eta faktorialak kalkulatzen dituen azpiprogramak erabili
- Programaren zuzentasuna frogatzeko cos(x) funtzio estandarda erabil daiteke.
- Programa honetan x angelua radianetan emango da.
- Hiru programak egon behar dira eKASIn dagokien karpeta barruan ostiralerako.
No comments:
Post a Comment