Wednesday, March 23, 2011

Mintegia 2011/03/29: Ariketak

KK04
Programak teklatuaren bidez sartutako esaldia irakurri ondoren soberan dauden zuriuneak; bai aurrean, bai hitzen artean, bai amaieran, ezabatu egingo ditu. Amaieran, programak hitz kopurua zenbatu eta erakutsiko du.

Horretarako ondoko azpiprograma hauek erabiliko dira:

  • Esaldiaren hasieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren amaieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren hitzen artean zuriune bakarra uzten duena
  • Esaldiaren hitz kopurua ematen duena


KK05
Gehienez 15 karaktereko katean izena eta zenbakia jarraituan ditugu, lehenik izena eta ondoren zenbaki oso, adibidez: Adela29. Programak honen moduko lau kate irakurri ondoren zenbakien batezbestekoa kalkulatuko du.

Adibidez, datuak hauek izan daitezke:

  • Adela19
  • Jon037
  • Eguzkiñe008
  • Pello122

Emaitza hau izanik: (19+37+8+122) / 4 = 46.5

Erabili azpiprograma bat sarrera moduan katea jasotzen duena eta bueltatzen duena zenbakia alde batetik eta azpikatea beste batetik.


KK06
Bi karaktere-kate irakurri ondoren bi kateetan agertzen diren karakterez beste hirugarren kate bat sortuko du programak, baina hirugarren kate honetan karaktereak ez dira errepikatuko.
Adibidez:
Kate 1: Aita semea tabernan daude
Kate 2: Ama alaba jokoan
Kate 3: Aa mbn

OHARRA: Erabiltzaileak sartutakoa beltz dago eta zuriunea karakteretzat hartzen da.

No comments: