Monday, February 28, 2011

Teoria 2011/02/28: Sententzia egituratuak V

Gaur, Char datu motaren atalarekin, amaituko dugu bigarren gaia

Thursday, February 24, 2011

Teoria 2011/02/24: Sententzia egituratuak IV

Agindu errepikakorrak amaituko ditugu REPEAT UNTIL eta WHILE DO sententziekin.
Programa ezberdinak ikusiz birpasatuko ditugu aldagai berezi batzuen helburua:

  • kontagailua
  • metagailua
  • markagailua
  • zelataria

Mintegia 2011/03/01: Eginbeharrekoak

Mintegiaren aurretik
  • Lehenengo hiru ariketak prestatu behar dira mintegira joan aurretik. Erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen zer, idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi3 izeneko karpetara).
Mintegian
  1. Ariketa bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan. 
  2. Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte. 
  3. Talde bakoitzak adostu behar du ariketa bakoitzari ematen dion soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
  4. Gero, taldeak osatuko du laugarren ariketaren soluzioa eta mintegiaren amaieran igoko da soluzioa eKASIra (mintegi3 izeneko karpetara)
Etxekolanak
  • Proiektuaren enuntziaturako irakasleak proposatu dituen zuzenketak (posta elektroniko bidez bidali dira) egin eta bigarren bertsio bat prestatu eta eKASIra igo (proiektua) karpeta barruan hurrengo mintegiaren aurretik.
  • Orokorrean denok hobetu behar duzuena:
    • Aktak. Adierazi nork egiten duen zer eta noizerako. Taldeko eginbeharrekoen artean daude: akta idatzi, eKASIra igo, informazioa bilatu, proposamenak prestatu eta taldekideei azaldu,...
    • Proiektu guztietan datu base (edo datu multzo bat) da abiapuntua. Enuntziatuak azaldu behar du nola dagoen antolatuta, zer datuak dituen, zeintzuk diren eremuak, formatuak,...

Mintegia 2011/03/01: Ariketak

Agindu errepikakorrak (eta aurretik ikusitako guztia) lantzeko ariketak

Ariketa 1:
IF-THEN baldintzazko kontrol egituren bitartez 3 zenbakien arteko maximoa zehazten dakigu (gogoratu aurreko mintegiko D1 ariketa), baina 3 zenbaki izan ordez askoz gehiago balira, adibidez 5 zenbaki, ateratzen den baldintzen zuhaitza oso nahasia da. Horregatik, holako ariketak ebazteko IF-THEN baldintzazko egitura, markagailuaren kontzeptua eta agindu errepikakorrak konbinatuko ditugu.

Beraz, teklatuearen bitartez irakurriko diren 5 zenbakietatik, nagusiena zehaztuko duen programa idatzi.


Ariketa 2:
Teklatuaren bitartez zenbaki oso bat irakurri, adibidez 57 zenbakia. Zenbakiaren zifrak banatu eta euren batura pantailartu emaitza bezala, adibidean emaitza 12 izango litzateke 12=5+7 delako.
Sarrerako datua edozein zenbaki izan daiteke, baina honako mugak jarriko ditugu programak kontrolatuko dituenak:
  • datua zenbaki osoa izango da
  • datua zenbaki positiboa izango da
  • datuaren balio maximoa 99.999 izango da
Ariketa 3:
Teklatuaren bitartez N zenbaki oso bat irakurri eta ondoko biderkariaren emaitza lortu:
 
Ariketa 4:
Teklatuaren bitartez menu baten aukera irakurri, zenbaki oso bat, hautatuko aukeraren arabera dagokion zatia exekutatu programa bukatzea eskatu arte:

Monday, February 21, 2011

Teoria 2011/02/21: Sententzia egituratuak III

Programa batzuk aztertuko ditugu baldintzazkoak lantzeko:
Agindu errepikakorren atalari hasiera emango diogu FOR DO begiztarekin

Thursday, February 17, 2011

Teoria 2011/02/17: Sententzia egituratuak II

Gainezkatzea aztertuko dugu bi adibideekin (gainezka.pas eta ESL_02.exe)
    Baldintzazko aginduak ikusiko ditugu

    Laborategia 2011/02/22: Baldintzazkoak (BAL)

    Zer egin astearteko saioa hasi aurretik:
    • Irakurri hemen proposatzen diren ariketen enuntziatuak, saiatu egiten eta etxetik (edo kalkulu zentrutik) konekta zaitez eKASIra zure ebazpenak igotzeko. Bakoitzak sortu behar du "Ariketen karpeta" barruan 'aste2' izeneko karpeta bat eta hara igo fitxategiak.
    • Programak egingo dira Estilo liburuaren arauak jarraituz
    Aste honetako ariketak:
    BAL01
    Osoak diren hiru zenbaki teklatutik irakurri eta handiena pantailaratu.


    BAL02

    Bi ezezaguneko ekuazio-sistema ondoko era honetan ebatz daiteke:




    Idatz ezazu horrelako sistemak ebazten dituen programa. Programak koefizienteak (a,b,c,d,e eta f) irakurri ondoren soluzioa pantailaratuko du baina soluzioa egon ezean mezu baten bidez honen berri emango du.

    BAL03 
    Puntu baten koordenatu kartesiarrak erabiltzaileari eskatu eta hiru aukeradun menu bat erakutsi:
    1. Puntua zirkulu baten barruan ala kanpoan dagoen aztertzeko
    2. Puntuari dagokion koadrantea zehazteko
    3. Puntuaren koordenatu polarrak kalkulatzeko
    4. Irten
    Erabiltzailearen aukera exekutatu ondoren, pantaila garbituko da eta berriro eskainiko da menua. Behin eta berriro aukeratutakoa "Irten" izan arte (etabili REPEAT UNTIL horretarako).


    Ikusi programa exekutagarria nolakoa izan behar duen, hemendik hartuta.

    ERR02 
    Ondoko batukari honen balioa kalkulatzen duen programa idatzi behar duzu:
    non S erabiltzaileak emandako muga den
    Gaurko saioaren helburuak:
    Baldintzazko sententziak (IF THEN, IF THEN ELSE eta CASE OF) menperatu.

    Etxekolanak:
    • Ostiral honetarako hiru (BAL01, BAL02, BAL03 eta ERR02) ariketa hauen behin-betiko ebazpenak eKASIn egon behar dira.

    Tuesday, February 15, 2011

    ABISUA: Gune berriak eskolan taldean lan egiteko


    Eskolako Bibliotekak bi talde-lanetarako gela jartzen ditu bere erabiltzaileen eskura.
    Ikerketa Gelan daude. Taldeka egin beharreko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabil daitezke.
    Mailegu-mahaian egingo dira eskaera eta erreserbak. Egingo den lanaren izenburua, ikasgaia eta lana bidali duen irakaslearen izena, edo gelaren erabileraren beharrizana justifikatzen duen arrazoia, adierazi beharko dira betebeharreko inprimakian.
    Talde-lanetarako gela bat erabiltzeko gutxieneko kopurua hiru pertsonetakoa izango da, eta gehienezkoa zortzi.
    Gelak eguneko bi orduz erreserbatu daitezke, baina epe hau luzatu daiteke beste eskaerarik zain ez dagoen bitartean.
    Ordenagailu eramangarriak maileguan eskatzeko aukera ere badago.

    Mintegia 2011/02/15: Eginbeharrekoa

    IF THEN ELSE egitura ikusiko da


    S1 taldea
    A aktibitatea (30 min + 10 min):
    • S1_1 eta S1_2 taldeek egingo dute A1 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa 
    • S1_4 eta S1_5 taldeek egingo dute A2 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa
    B aktibitatea (35 min + 10 min + 20 min):
    • S1_1 eta S1_2 taldeek egingo dute B1 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa 
    • S1_4 eta S1_5 taldeek egingo dute B2 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa
    • Talde guztiek egingo dute B3 ariketaren soluzioa
    S2 taldea
    A aktibitatea (30 min + 15 min):
    • S2_1 eta S2_2 taldeek egingo dute A1 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa 
    • S2_3 eta S2_3bis taldeek egingo dute A2 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa
    • S2_4 eta S2_5 taldeek egingo dute A3 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa
    B aktibitatea (35 min + 10 min + 20 min):
    • S2_1, S2_2 eta S2_3 taldeek egingo dute B1 ariketa, pertsona batek esplikatuko du soluzioa eta beste batek kritikatuko du
    • S2_3bis, S2_4 eta S2_5 taldeek egingo dute B2 ariketa eta pertsona batek esplikatuko du soluzioa eta beste batek kritikatuko du
    • Talde guztiek egingo dute B3 ariketaren soluzioa
    Etxekolanak
    • D1 eta D2 ariketak egin behar ditu lan talde bakoizak eta eKASIra igo (lan taldeko gunera) mintegi2 izeneko karpeta baten barruan eta mintegian egin diren ariketeekin batera.
    • Proiektuetarako igo diren enuntziatuak irakasleak zuzenduko ditu eta zuzendu beharko dira hurrengo mintegirako

    Monday, February 14, 2011

    Mintegia 2011/02/15: Ariketak

    Ariketa A1:
    A, B eta C puntuak teklatutik irakurri.
    A eta B puntuak OX ardatzean daude, dagozkien x koordenatuak positiboak dira eta desberdinak euren artean (A eta B ez dira puntu bera). C puntua edozein tokitan egon daiteke OX ardatzean izan ezik.
    A, B eta C puntuek osatzen duten triangeluaren azalera lortu.

    Ariketa A2: 
    P puntu bat koordenatu kartesiarretan teklatutik irakurri. P puntuari dagozkion koordenatu polarrak lortu. P puntuari dagozkion koordenatuetatik, angelua gradu-minutu-segundotan pantailaratu.

    Ariketa A3:
    Segundo kopuru handi bat teklatuz irakurri. Irakurritako denbora pantailaratu egunak-orduak-minutuak-segundoak bezala (lau balioetatik bat edo beste zero balitz, ez da pantailaratu beharko).


    Ariketa B1:
    P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatutik irakurri.
    R=4 erradioa duen zirkunferentzia bat aintzat hartuta, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
    • P puntuaren koadrantea (edo ardatza, hala balitz)
    • P puntua zirkuluaren barruan ala kanpoan dago (edo zirkunferentzian bertan, hala balitz)

    Ariketa B2:
    P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatuz irakurri. M(0, 2) eta N(-4, 0) puntuek definitzen duten zuzena aintzat harturik, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
    • P puntuaren koadrantea (edo ardatza, hala balitz)
    • P puntua zuzenaren gainetik ala azpitik dago (ala zuzeneko puntua den, hala balitz)
    Ariketa B3:
    P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatutik irakurri.
    R=4 erradioa duen zirkunferentzia bat aintzat hartuta, gehi M(0, 2) eta N(-4, 0) puntuek definitzen duten zuzena aintzat harturik, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
    • P puntua zirkuluan dago eta zuzenaren gainetik dago
    Ariketa D1:
    Osoak diren hiru zenbaki teklatutik irakurri eta handiena pantailaratu.

    Ariketa D2:
    Urtarrilaren 1ari dagokion asteko eguna teklatuz irakurri, 1 eta 7 arteko zenbaki bat. Urte horretako data bat teklatuz irakurri, eta suposatuz hilabete guztiak 30 egunetakoak direla, data horri dagokion asteguna aurkitu.

    Teoria 2011/02/14: Sententzia egituratuak

    Gaur bigarren gaia hasiko dugu: 2. Sententzia egituratuak.pdf
    Baina lehenago lehenengo gaiari lotutako hainbat programa aztertuko dugu

    Thursday, February 10, 2011

    Teoria 2011/02/10: Lengoaiaren elementuak III

    Gaur amaituko dugu lehenengo gaia eleipenak eta adierazpen aritmetikoak ikusten.
    Diapositibetan agertzen diren ariketa batzuk esplikatuko ditugu.

    Honekin, aste honetako laborategiko programa guztiak egiteko behar duzuena emanda dago

    Monday, February 7, 2011

    Laborategia 2011/02/08 Esleipenak eta oinarrizko eragiketak (ESL)

    Gure lehenengo laborategiko saioa.

    Zer dakigu hasi aurretik:
    • Ezagutzen dugu gure taldea, ordutegia eta kalkulu zentrua
    • Etxean instalatu dugu konpiladorea eta lan egin ahal dugu klasetik kanpo (bai etxean baita kalkulu zentru batean)
    • Etxetik (edo kalkulu zentrutik) badakigu eKASIra konektatzen eta hara igo dugu laborategiko saio aurretik proposatutako ariketeei eman diogun ebazpena. Bakoitzak sortu behar du "Ariketen karpeta" barruan 'aste1' izeneko karpeta bat eta hara igo ESL00.pas ESL01.pas eta ESL02.pas fitxategiak.
    • Programak egingo dira Estilo liburuaren arauak jarraituz
    Gaurko ariketak:

    ESL 00. Programa hau irakurri eta ulertu. Editorearen bitartez idatzi, konpilatu eta exekutatu:


    ESL01. ESL_00 programan ikusitakoa aintzat harturik:



    Ikusi ESL_01.exe programa exekutagarria nola dabilen.

    ESL02. Teklatutik zenbaki osoa sartu eta zenbakiari dagozkion hurrengo bost zenbakien karratuak eta kuboak kalkulatu eta pantailaratu. Pantailaratzean honako taula honen moduan agertuko da:
    ZENBAKIA -------- KARRATUA -------- KUBOA
    ----------------------------------------------------------
    Oharra: ESL_02.exe programaren exekuzioan zenbaki osoen gainezkatzeak dakartzan erroreak ikus daitezke. Adibidez 32 edo 182 zenbakietan, lehena kuboa kalkulatzean eta bigarrena karratuarekin.
    32

    182
    azalpena hemen
    elementuen gainean kokatu eta klikatu,
    markatu geruzak ezkutatu eta erakusteko

    Gaurko saioaren helburuak:
    • Datuen sarrera eta irteera, esleipenak eta oinarrizko eragiketak programatzea

    Etxekolanak:
    • ESL03. Eskatu erabiltzaileari triangelu baten oinarria eta altuera, kalkulatu azalera eta pantailaratu bi hamartarrekin
    • Ostiral honetarako lau (ESL00, ESL01, ESL02 eta ESL03) ariketa hauen behin-betiko ebazpenak eKASIn egon behar dira.

    Teoria 2011/02/07: Lengoaiaren elementuak II

    Pasaden ostegunean ikusi genituen lehenengo 3 atalak: Sarrera, Funtsezko elementuak eta programaren egitura
    Gaurkoan ikusiko dira: "Datuak" (konstanteak eta aldagaiak) eta "datuen sarrera eta irteera".

    Oinarrizko elementu hauekin saiatuko gara aste honetako laborategi-ariketak garatzen.

    Thursday, February 3, 2011

    Tuesday, February 1, 2011

    Abisua: Behin-betiko lan taldeak proiekturako

    Orekatuagoak izan behar ziren lan-taldeak eta horregatik nahitaezko aldaketa batzuk egin behar izan ditut.
    Gogoratu taldea Sx_y baldin bada, x da ordutegia adierazteko (mintegi eta laborategi 1 edo 2) eta y da proiektuaren adierazlea (1, 2, 3, 4 edo 5)

    S1_1
    Andoni Iza
    Eguzkiñe Cortina
    Irati Sánchez
    Imanol Tavera
    Mikel Iturbe
    Asier Erguido

    S1_2
    Ane Ruiz
    Haitz Uriarte
    Nerea Garcia
    Nerea Viar
    Xabier Ruiz
    Nerea Salaverria

    S1_4
    Fermin Mendazona
    Jon Etxeberria
    Leire Fernandez
    Ruben Cordovilla
    Urki Echaniz
    Unai Gaztelu

    S1_5
    Aitor Garatea
    Aitziber Labaca
    Ibon Rementeria
    Miren Otermin
    Xabier Saizar

    S2_1
    Aitzol Galletebeitia
    Jon Fdez Luzuriaga
    Jon Fdez de Gamboa
    Leire Gutierrez
    Mikel Arratibel

    S2_2
    Alex Barrena
    Ane Miren Varela
    Iñigo Gurrutxaga
    Jon Arruza
    Jon Ordoñez
    Maialen Perez

    S2_3
    Asier Cuesta
    Bidane Asua
    Imanol Hurtado
    Irati Lejarza
    Jan Mees

    S2_3BIS
    Aitor Boutefeu
    Jon Diez
    Leire Lahidalga
    Pello Intxausti
    Unai Cano

    S2_4
    Amaia de Vega
    David de Diego
    Jon Aizpurua
    Lander Garcia
    Xabier Iturralde

    S2_5
    Ander Arandia
    Eneko Madariaga
    Julen Learreta
    Lorea Basterra
    Mikel Betes
    Xabier Zugazagasti

    Mintegia 2011/02/01

    Helburuak:
    • Ordenagailu eramangarria konfiguratu wifi erabiltzeko (eduroam). BLOKEATU ANTIBIRUSA PROZESUAN, arazoak ematen baitituzte.
    • Sartu unibertsitateko posta elektronikoan eta berbidali mezuak zure ohiko kontura
    • eKASIn sartu eta ulertu nola:
      • Egin laborategiko ariketak eta "ariketen karpeta"n gorde
      • Igo dokumentuak, programak edo fitxategiak
      • Parte hartu foroan
      • Non gorde proiektuaren baliabideak (bilerak, kodea, espezifikazioa...)
    • Konpiladorea jaitsi eta instalatu
      • Probatu ZKH adibidea (jaitsi, konpilatu, exekutatu)
      • Aldatu ZKH adibidea eta egin programa bat triangelu baten azalera kalkulatzeko
    • Taldeak finkatu
    • Ulertu nola ebaluatuko den proiektua (15 puntu azken notaren 100 puntutatik):
      • Taldeko proiektua, irakasleak eta beste talde baten artean ebaluatua (7 puntu)
      • Bakarkako ekarpena taldeari, gainerako taldekideek ebaluatua (4 puntu)
      • Bi taldeen proiektu integratua, beste talde tatek ebaluatua (4 puntu)
    • Proiektuak banatu:
      1. "Sei jauzien teoria" (seis grados de separación) konprobatu hasierako datu batzuekin eta edozein pertsona aukeratuz
      2. Odol analisi baten datuetatik kalkulatu ze baloreak dauden onartutako tarteen kanpo
      3. Zerrendatu Euskadiko edozein herritan 2011n ospatuko diren jaiak (opendata euskadi)
      4. Zerrendatu Euskadiko hiri baten sarbideak eta trafiko gertakariak (http://infocarretera.com/)
      5. Zerrendatu herri zehatz batean Gerra Zibilean desagartuen izenak (opendata euskadi)
    Lana hurrengo saiorako (4 ordu pertsona bana):
    • Bakoitzak bere ordenagailuan:
    • Zure taldeko lehenengo bilera:
      • Helburuak:
        • Komunean ipini bakoitzak proiektuaz bilatu duen informazioa
        • Proiektuaren lehenengo espezifikazio bat idatzi eta eKASIra (proiektuaren gunera) igo. Espezifikazio edo enuntziatu osoa apurka-apurka zehaztuko dugu, baina eredu bezala har dezakezu azterketetan agertzen diren programen enuntziatuak
      • Bileraren akta bat bete (ordua, lekua, etorri direnak, etorri ez direnak, hitz egin duzuena, bakoitzak hartzen duen konpromezua eta noizerako) eta eKASIra (proiektuaren gunera) igo