Monday, February 14, 2011

Mintegia 2011/02/15: Ariketak

Ariketa A1:
A, B eta C puntuak teklatutik irakurri.
A eta B puntuak OX ardatzean daude, dagozkien x koordenatuak positiboak dira eta desberdinak euren artean (A eta B ez dira puntu bera). C puntua edozein tokitan egon daiteke OX ardatzean izan ezik.
A, B eta C puntuek osatzen duten triangeluaren azalera lortu.

Ariketa A2: 
P puntu bat koordenatu kartesiarretan teklatutik irakurri. P puntuari dagozkion koordenatu polarrak lortu. P puntuari dagozkion koordenatuetatik, angelua gradu-minutu-segundotan pantailaratu.

Ariketa A3:
Segundo kopuru handi bat teklatuz irakurri. Irakurritako denbora pantailaratu egunak-orduak-minutuak-segundoak bezala (lau balioetatik bat edo beste zero balitz, ez da pantailaratu beharko).


Ariketa B1:
P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatutik irakurri.
R=4 erradioa duen zirkunferentzia bat aintzat hartuta, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
  • P puntuaren koadrantea (edo ardatza, hala balitz)
  • P puntua zirkuluaren barruan ala kanpoan dago (edo zirkunferentzian bertan, hala balitz)

Ariketa B2:
P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatuz irakurri. M(0, 2) eta N(-4, 0) puntuek definitzen duten zuzena aintzat harturik, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
  • P puntuaren koadrantea (edo ardatza, hala balitz)
  • P puntua zuzenaren gainetik ala azpitik dago (ala zuzeneko puntua den, hala balitz)
Ariketa B3:
P puntuaren koordenatu kartesiarrak teklatutik irakurri.
R=4 erradioa duen zirkunferentzia bat aintzat hartuta, gehi M(0, 2) eta N(-4, 0) puntuek definitzen duten zuzena aintzat harturik, pantailaratu P puntuaren kokapena. Honela:
  • P puntua zirkuluan dago eta zuzenaren gainetik dago
Ariketa D1:
Osoak diren hiru zenbaki teklatutik irakurri eta handiena pantailaratu.

Ariketa D2:
Urtarrilaren 1ari dagokion asteko eguna teklatuz irakurri, 1 eta 7 arteko zenbaki bat. Urte horretako data bat teklatuz irakurri, eta suposatuz hilabete guztiak 30 egunetakoak direla, data horri dagokion asteguna aurkitu.

No comments: