Tuesday, February 15, 2011
ABISUA: Gune berriak eskolan taldean lan egiteko
Eskolako Bibliotekak bi talde-lanetarako gela jartzen ditu bere erabiltzaileen eskura.
Ikerketa Gelan daude. Taldeka egin beharreko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabil daitezke.
Mailegu-mahaian egingo dira eskaera eta erreserbak. Egingo den lanaren izenburua, ikasgaia eta lana bidali duen irakaslearen izena, edo gelaren erabileraren beharrizana justifikatzen duen arrazoia, adierazi beharko dira betebeharreko inprimakian.
Talde-lanetarako gela bat erabiltzeko gutxieneko kopurua hiru pertsonetakoa izango da, eta gehienezkoa zortzi.
Gelak eguneko bi orduz erreserbatu daitezke, baina epe hau luzatu daiteke beste eskaerarik zain ez dagoen bitartean.
Ordenagailu eramangarriak maileguan eskatzeko aukera ere badago.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment