Monday, February 7, 2011

Laborategia 2011/02/08 Esleipenak eta oinarrizko eragiketak (ESL)

Gure lehenengo laborategiko saioa.

Zer dakigu hasi aurretik:
  • Ezagutzen dugu gure taldea, ordutegia eta kalkulu zentrua
  • Etxean instalatu dugu konpiladorea eta lan egin ahal dugu klasetik kanpo (bai etxean baita kalkulu zentru batean)
  • Etxetik (edo kalkulu zentrutik) badakigu eKASIra konektatzen eta hara igo dugu laborategiko saio aurretik proposatutako ariketeei eman diogun ebazpena. Bakoitzak sortu behar du "Ariketen karpeta" barruan 'aste1' izeneko karpeta bat eta hara igo ESL00.pas ESL01.pas eta ESL02.pas fitxategiak.
  • Programak egingo dira Estilo liburuaren arauak jarraituz
Gaurko ariketak:

ESL 00. Programa hau irakurri eta ulertu. Editorearen bitartez idatzi, konpilatu eta exekutatu:


ESL01. ESL_00 programan ikusitakoa aintzat harturik:



Ikusi ESL_01.exe programa exekutagarria nola dabilen.

ESL02. Teklatutik zenbaki osoa sartu eta zenbakiari dagozkion hurrengo bost zenbakien karratuak eta kuboak kalkulatu eta pantailaratu. Pantailaratzean honako taula honen moduan agertuko da:
ZENBAKIA -------- KARRATUA -------- KUBOA
----------------------------------------------------------
Oharra: ESL_02.exe programaren exekuzioan zenbaki osoen gainezkatzeak dakartzan erroreak ikus daitezke. Adibidez 32 edo 182 zenbakietan, lehena kuboa kalkulatzean eta bigarrena karratuarekin.
32

182
azalpena hemen
elementuen gainean kokatu eta klikatu,
markatu geruzak ezkutatu eta erakusteko

Gaurko saioaren helburuak:
  • Datuen sarrera eta irteera, esleipenak eta oinarrizko eragiketak programatzea

Etxekolanak:
  • ESL03. Eskatu erabiltzaileari triangelu baten oinarria eta altuera, kalkulatu azalera eta pantailaratu bi hamartarrekin
  • Ostiral honetarako lau (ESL00, ESL01, ESL02 eta ESL03) ariketa hauen behin-betiko ebazpenak eKASIn egon behar dira.

No comments: