Wednesday, June 8, 2011

Laborategi eta mintegiko notak

Gaur argitaratu ditut ekaineko azken notak GAUR bidez. Zuen notak kuntsultatu eta errebisiora etorri gura baduzue:
  • Nire bulegoan (p3bn17) izango da ostiral honetan (ekainak 10) 13:00etan
  • Email bat bidali behar didazue (javier.portillo@ehu.es) errebisiora etortzeko asmorik baduzue.
  • Programaren soluzioa ekarri behar da. Azterketa-programaren soluzioa hemendik hartu
Laborategi eta mintegiko notak hauek dira. Laborategiko nota osatzeko kontuan hartzen dira: lehenengo azterketa (%20), bigarren azterketa (%40) eta saioetan zehar egindako lanaren ebaluazioa (%40). Azken notaren %15 da laborategiko nota. Azken notaren %15 da mintegiko nota.

lab azterketa 1 lab azterketa 2 lab saioak LAB  MINTEGIA
 72827161 9 9 4 7 6
 45750014 0 0 0 0 5
 72493148 9 9 10 9.4 9
 72406123 5 4 6 5 6
 78892581 7 7 10 8.2 9
 72526525 3 5 2 3.4 7
 45820640 0 0 2 0.8 5
 78955441 0 0 0 0 3
 72828701 3 2 4 3 6
 79001224 10 9 10 9.6 8
 44976171 9 8 6 7.4 6
 78953743 3 3 10 5.8 9
 44689865 4 4 6 4.8 6
 45753471 9 10 10 9.8 8
 44346202 0 0 0 0 0
 72514607 0 0 0 0 0
 16085416 4 3 10 6 8
 78952531 4 8 10 8 8
 72503363 7 7 10 8.2 8
 79000811 4 10 10 8.8 8
 45890958 10 7 10 8.8 8
 78957916 9 8 10 9 9
 78999978 8 7 10 8.4 9
 16087727 9 9 10 9.4 9
 22755212 5 8 10 8.2 7
 78998374 7 5 8 6.6 7
 78949526 6 5 10 7.2 8
 72544593 0 0 10 4 0
 45752128 4 4 10 6.4 8
 45949505 7 10 10 9.4 9
 72318298 3 4 10 6.2 8
 45750171 0 2 0 0.8 5
 44345862 4 5 10 6.8 8
 45751575 7 4 6 5.4 6
 72500296 0 4 10 5.6 8
 72831352 7 9 10 9 8
 79003557 4 4 8 5.6 6
 79004024 3 0 0 0.6 0
 72318453 4 3 10 6 7
 72474663 8 7 8 7.6 9
 72489761 7 3 8 5.8 7
 22757170 5 2 8 5 8
 73138911 3 3 10 5.8 9
 72543538 3 0 0 0.6 3
 78940901 9 10 10 9.8 9
 45753463 4 7 10 7.6 8
 78938068 2 4 10 6 8
 44332140 10 8 10 9.2 9
 72474902 5 8 10 8.2 8
 45820982 0 0 6 2.4 6
 78927596 0 6 10 6.4 8
 45950206 0 0 0 0 0
 78994635 9 7 10 8.6 9
 16092224 5 4 10 6.6 8
 72527119 2 8 10 7.6 7

Monday, May 9, 2011

Teoria 2011/05/12: Programazio lengoaiak

Adi! Azken eskola hau ostegunean 10:00etan izango dugu!

Azken gai teorikoa ikusiko da: 10. Programazio Lengoaiak.pdf

Gero, azterketari buruzko zalantzak erantzungo dira

Teoria 2011/05/09: Barne osagaiak III

Gaur gai hau amaituko dugu

Thursday, May 5, 2011

Laborategia 2011/05/10: Fitxategiak eta proiektuak

Bi helburu saio honetarako:

  • Indibidualki, azterketa moduko ariketa bat garatu. Honen emaitza eKASIra igotzeko epea: maiatzak 13.
  • Taldean, aurreratu mintegietan planteatu den proiektua. Priektua amaitu eta eKASIra igotzeko  epea: maiatzak 13. Laborategian atendituko dira honen buruzko zalantzak 

ARIKETA

Biltegi bateko piezen stock-a kontrolatu nahi da. Horretarako bi fitxategi ditugu, bata biltegiko piezen informazioarekin eta bestea jaso gabeko piezen eskaerekin. PIEZAK.DAT fitxategi bitarrak biltegiko piezei buruzko ondorengo informazioa dauka:

  • KODEA: Zenbaki osoa (Pieza identifikadorea)
  • IZENA: Karaktere-katea
  • ALDIUNEKO_STOCKA: Zenbaki osoa
  • BALIO_UNITARIOA: Zenbaki erreala

ESKARIAK.DAT fitxategi bitarrak jasogabeko eskariei buruzko ondorengo informazioa gordetzen du:

  • ESKAERA_ZBKIA: Zenbaki osoa (Eskariaren identifikadorea)
  • KODEA: Zenbaki osoa (Pieza identifikadorea)
  • ESKATUTAKO_PIEZAK: Zenbaki osoa (Eskaturiko pieza kopurua)


Programak ondorengo menua exekutatzen du:
1 - PIEZA berri bati ALTA eman
2 - PIEZA bati BAJA eman
3 - ESKAERA berri bati ALTA eman
4 - ESKAERA bat JASO
5 - Biltegitik PIEZAK ATERA
6 - PIEZEN informazioa ZERRENDATU
7 - ESKAEREN informazioa ZERRENDATU
0 - Programatik IRTEN


1 Aukera
KODEA, IZENA eta BALIO_UNITARIOA eskatu eta fitxategian gehitu. Fitxategian KODEA ez dela existitzen baieztatu eta ALDIUNEKO_STOCKA = 0 hasieratu.

2 Aukera
KODEA eskatu eta PIEZA horrentzako eskaririk ez dagoela baieztatu ostean, PIEZEN biltegitik ezabatuko da (PIEZAK.DAT). Fitxategi lagungarria erabili behar da.

3 Aukera
KODEA eskatu eta PIEZA horren informazioa existitzen dela baieztatu ostean, eskaturiko pieza kopurua galdetu (ESKATUTAKO_PIEZAK) ESKAERA_ZBKIAri fitxategian existitzen den ESKAERA_ZBKIA handienaren hurrengo zenbakia emango zaio eta informazioa ESKAERAk.DAT fitxategian gordeko da.

4 Aukera
Eskaera zenbakia eskatuko da (ESKAERA_ZBKIA) eta jasotako zenbaki kopurua. Pieza horretan ALDIUNEKO_STOCKA gehituko da. Jasotako pieza kopurua eskaera honen ESKATUTAKO_PIEZAK baino handiagoa edo berdin baldin bada, eskaera hau ESKAERA.DAT fitxategitik ezabatuko da. Txikiagoa bada, ESKATUTAKO_PIEZAK balioa eguneratuko da (ESKATUTAKO_PIEZAK - jasotako piezak) eta eskaera berriz fitxategian gordetzen da.  Array lagungarria erabili behar da.

5 Aukera
KODEA eskatu eta pieza horren informazioa existitzen dela baieztatu ostean, atera nahi den pieza kopurua galdetu eta ALDIUNEKO_STOCKA kopuru horretan gutxitu ondoren, informazioa PIEZAK.DAT fitxategian gordeko da.

6 Aukera
PIEZAK.DAT fitxategiko informazio guztia pantailaratuko da.

7 Aukera
ESKAERAK.DAT fitxategiko informazio guztia pantailaratuko da.

Teoria 2011/05/04: Barne osagaiak II

Gai teoriko hau amaituko dugu
Era praktiko batean ikusitako kontzeptuak ikusteko: CPU.zip

Monday, May 2, 2011

Teoria 2011/05/02: Barne osagaiak

  • Fitxategien azken komentario batzuk programazioaren blokea amaitzeko. Klaseko azken bi aste hauetan gai teoriko batzuk ikusiko ditugu.
  • Gaur gai honekin hasiko gara: 9. Barne osagaiak

Monday, April 18, 2011

Teoria 2011/04/18: Fitxategiak II

Gaur amaituko dugu fitxategiei buruzko teoria.

Thursday, April 14, 2011

Teoria 2011/04/11: Fitxategiak

7. Fitxategiak.pdf

Mintega 2011/05/03

PROIEKTUA


Talde bakoitzak ekin behar dio bere proiektua programatzeari. Horretarako, antolatu lana talde barruan eta idatziz adierazi zer egingo duen bakoitzak eta noizerako
  • Enuntziatua. Egin duzuen azken bertsioa moldatu eta adierazi sarrerako datuak fitxategi batean (edo bat baino gehiagotan) egongo direla.
  • Programa:
  1. Sortu behar diren datu motak
  2. Marraztu erabiliko diren apiprogramen diagramak
  3. Idatzi azpiprogramen goiburukoak
  4. Kodetu programa nagusia azpiprogramei egin beharreko deiak barne
Hau guztia eginda eta eKASIN egon behar da hurrengo mintegirako (maiatzaren 3an). Egun horretan zuzenduko dugu diseinua eta proiektuan aurrera egingo dugu.

Laborategia 2011/04/19: Erregistroen arrayak

ARIKETA 1
Hamar eskabideren datuak array batean gorde nahi dira. Eskabideen datuak honako erregistro hierarkikoan biltegiratzen dira:
  • Bezeroa (karaktere katea)
  • Produktua (karaktere katea)
  • Kopurua (zenbaki osoa)
  • Eskabide data. Erregistro bat, eremu hauekin:
    • Urtea (zenbaki osoa)
    • Hila (zenbaki osoa)
    • Eguna. (zenbaki osoa)
    • Ordua. Erregistro bat, eremu hauekin:
      • Ordu
      • Minutu
      • Segundu
Arrayan zenbait bezeroren datuak sartu ondoren, pantailaratu egingo dira. Gero, erabiltzaileari data bat eskatuko zaio eta beste array batean sartuko dira data horren ondorengo eskabideak, baina bigarren array honetan bakarrik gordeko dira datu batzuk: bezeroa, produktua eta kopurua. Amaitzeko, bigarren array hau ere pantailaratu behar da.


ARIKETA 2
Programak, 50 elementuko arraya, ausaz sorturiko zenbaki osoz beteko du; zenbakiak 1 eta 1000 bitartekoak direlarik. 
Array honetatik, beste array bat sortu behar da. Honen elementuak bi eremuko erregistroak izango dira; lehenengoa zenbakia eta bigarrena, hiruren multiploa den ala ez adierazten duen aldagai boolearra. 
Bigarren array hau pantailaratu ondoren, hiruren multiploak diren arrayko zenbaki guztien batura kalkulatu eta pantailaratu egingo da.


LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programen lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.

LABORATEGIAN
Apirilak 27 azken soluzioa eKASIn egon behar da.

Monday, April 11, 2011

Thursday, April 7, 2011

Mintegia 2011/04/12

Ariketa


Karakterez osatutako array bat erabiliko da letra maiuskulak gordetzeko.

Hasieran, programak bi gauza egingo du:
  • Sortu arraya. Erabiltzaileak adierazitako ausazko letra maiuskula kopurua (luzera fisikoaren berdina edo txikiagoa bada) sortuko da eta arrayan gorde.
  • Arraya ordenatu.
Gero, programak menu bat aurkeztuko du lau aukera hauekin:
  1. Arraya pantailaratu.
  2. Letra berri bat tartekatu. Erabiltzaileak esandako letra tartekatuko da dagokion posizioan.
  3. Letra bat ezabatu. Lehenengo eta behin, konprobatuko da bilaketa bitarraren bidez letra hori badagoela.
  4. Amaitu.
Eta laugarrena hautatu arte programak ez du amaituko.

Mintegiaren aurretik
  • Ariketa prestatu behar da mintegira joan aurretik. Diseinatu egin behar diren azpiprogramak eta erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen azpiprograma  bakoitza eta programa nagusia. Idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi6 izeneko karpetara).
  • Ariketa bakoitzaren arduraduna(k) igo behar du bere soluzioa eKASIra (mintegi6 izeneko karpetara) eta ekarri paperean mintegira, azpiprograma bakoitzaren diagramekin batera.
Mintegian
  1. Azpiprograma bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan. 
  2. Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte. 
  3. Talde bakoitzak adostu behar du soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
Etxekolanak
  • Ariketaren behin-betiko soluzioak ostiralerako eKASIn

Teoria 2011/04/07: Arrayak IV

  • Aste honetako laborategi ariketa sinplifikatzeko komentario pare bat.
  • Soluzionatuko ditugu "Arrayak kudeatzeko algoritmoak" atalean agertutako zalantzak
  • Adibide pare bat ikusiko dugu matrizeak lantzeko

Bigarren laborategi azterketaren emaitzak

Eskuragarri dituzue azterketaren enuntziatuak eta soluzioak.

Ohar pare bat ikusitako erroreen harira:

  • Funtzio batean inoiz ez duzue pasatu behar parametro formal  bat erreferentziaz (VAR bidez), ze honek suposatzen du beste irteera bat izatea eta funtzioa aukeratuko dugu irterra bakarra dugunean.
  • VAL prozedurak hiru parametro dauzka
  • Algoritmoa edo azpiprograma batek nola lortuko duen helburu duen emaitza pentsatu behar da kodetu aurretik

Monday, April 4, 2011

Teoria 2011/04/04: Arrayak III

12garren diapositiban dauden bi ariketek sortu dituzten zalantzak argituko ditugu.
Ariketa sinple bat egingo da arrayen parametro-pasatzea lantzeko.

ETXEKOLANAK
Datorren ostegunerako bakoitzak etxean ikasi beharko du 3garren atala: ARRAY-ak KUDEATZEKO ALGORITMOAK. Ulertzen ez dena ostegunean galdetu.

Thursday, March 31, 2011

Teoria 2011/03/31: Arrayak II

Datorren asteko laborategi saioa eta azterketa esplikatuko dira
Gai honen bigarren atala "Dimentsio bakarreko arrayak" amaituko dugu gaur.

Laborategia 2011/04/05: Arrayak eta azterketa

AZTERKETA
Laborategi saioaren lehenengo zatian azterketa egingo dugu, orain arte ikusitako guztia (arrayak izan ezik) sartuko da. Laborategiko notaren %40ko pisua du proba honek.

ARRAYak
Hurrengo programa garatu behar duzue:

LABORATEGIA JOAN AURRETIK
  1. Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...). Ariketa honetarako zuek egin behar duzue azpiprogramen diseinu guztia: erabaki noiz den egokia azpiprograma bat, azpiprogramen helburua, izena, sarrerak eta irteerak,....
  2. Erabili zure taldeak aurreko mintegian garatu zuen azpiprograma karaktere kate batetik izena eta zenbakia bereizteko. Pentsatu ea moldaketaren bat behar duen azpiprograma honek programa honetako datu motei egokitzeko.
  3. Idatzi azpiprograma guztien goiburukoak egindako diagramen arabera
  4. Idatzi programa nagusia azpiprogramak behar den momentuetan deituz
  5. Hori guztia eKASIra igo
  6. Ahal den neurrian saiatu garatzen azpiprogramen barneko kodea
LABORATEGIAN
Saiatuko gara programa amaitzen. Posiblea ez bada, gogoratu ostiralerako programa amaituta eKASIn egon behar dela.

Monday, March 28, 2011

Teoria 2011/03/28: Arrayak

Karaktere kateekin amaitzeko:
  • zuzenduko dugu etxean landu behar zen ariketa (21garren diapositiba)
  • ikusiko dugu azken adibide bat (22garren diapositiba)
Arrayak hasiko ditugu: 5. Arrayak.pdf

Gogoratu datorren asteartean laborategiko azterketa izango dugula. Azterketa honen pisua izango da laborategiko notaren %40 eta sartuko da ikusitako guztia, arrayak izan ezik.

Thursday, March 24, 2011

Teoria 2011/03/24: Karaktere kateak II

Gaur karaktere kateen gaia amaituko dugu eta arieketa pare bat adibide giza aztertuko ditugu.
Klasean komentatuko da datorren mintegian eginbeharrekoak

ETXEKOLANAK
Egin astelehenerako 21garren diapositiban azaltzen den ariketa:
Idatz ezazu programa bat non esaldia eskatzen den eta esaldia alderantziz idatzita pantailaratzen den. Sarrerako katea  alderantziz bueltatzen duen  funtzio bat sortu (erabili length eta copy funtzioak)

Wednesday, March 23, 2011

Mintegia 2011/03/29: Ariketak

KK04
Programak teklatuaren bidez sartutako esaldia irakurri ondoren soberan dauden zuriuneak; bai aurrean, bai hitzen artean, bai amaieran, ezabatu egingo ditu. Amaieran, programak hitz kopurua zenbatu eta erakutsiko du.

Horretarako ondoko azpiprograma hauek erabiliko dira:

  • Esaldiaren hasieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren amaieran dauden zuriuneak ezabatzen dituena
  • Esaldiaren hitzen artean zuriune bakarra uzten duena
  • Esaldiaren hitz kopurua ematen duena


KK05
Gehienez 15 karaktereko katean izena eta zenbakia jarraituan ditugu, lehenik izena eta ondoren zenbaki oso, adibidez: Adela29. Programak honen moduko lau kate irakurri ondoren zenbakien batezbestekoa kalkulatuko du.

Adibidez, datuak hauek izan daitezke:

  • Adela19
  • Jon037
  • Eguzkiñe008
  • Pello122

Emaitza hau izanik: (19+37+8+122) / 4 = 46.5

Erabili azpiprograma bat sarrera moduan katea jasotzen duena eta bueltatzen duena zenbakia alde batetik eta azpikatea beste batetik.


KK06
Bi karaktere-kate irakurri ondoren bi kateetan agertzen diren karakterez beste hirugarren kate bat sortuko du programak, baina hirugarren kate honetan karaktereak ez dira errepikatuko.
Adibidez:
Kate 1: Aita semea tabernan daude
Kate 2: Ama alaba jokoan
Kate 3: Aa mbn

OHARRA: Erabiltzaileak sartutakoa beltz dago eta zuriunea karakteretzat hartzen da.

Mintegia 2011/03/29: Eginbeharrekoak

Mintegiaren aurretik
  • Ariketak prestatu behar dira mintegira joan aurretik. Erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen ariketa bakoitza, idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi5 izeneko karpetara).
  • Ariketa bakoitzaren arduraduna(k) igo behar du bere soluzioa eKASIra (mintegi5 izeneko karpetara) eta ekarri paperean mintegira, azpiprograma bakoitzaren diagramekin batera
Mintegian
  1. Ariketa bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan. 
  2. Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte. 
  3. Talde bakoitzak adostu behar du ariketa bakoitzari ematen dion soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
Etxekolanak
  • Hiru ariketen behin-betiko soluzioak ostiralerako eKASIn

Tuesday, March 22, 2011

Mintegia 2011/03/15: Zuzenketa

Pasaden astean talde bakoitzak igo zuen eKASIra hiru programa (bi laborategi azterketakoak eta bestea Taylor formularena). Igo dituzuen Taylorren programak aztertzean pentsatu dut laguntza behar duzuela zuen soluzioak errakuntzak dituzte eta.
Hona hemen ariketaren soluzio bat: Taylor.pas
Konparatu zuek egin duzuenarekin eta zuzendu erroreak.

Monday, March 21, 2011

Teoria 2011/03/21: Karaktere kateak

  • Argituko ditugu zalantzak biharko laborategi saioarako
  • Komentario batzuk pasaden asteko mintegiaren programeei buruz
  • Random funtzioaren ariketa zuzenduko dugu
  • Hasiera emango diogu 4garren gaiari: 4. Karaktere Kateak.pdf

Thursday, March 17, 2011

Laborategia 2011/03/22: Azpiprogramak (AZP)

Egin programa bat hurrengo menua pantailaratzeko:
  1. Bisurtearen kopurua
  2. Urtean igarotako egun kopurua
  3. Oporraldiaren bukaera
  4. Irten
Lehenengo aukeran urte tarte bat eskatuko da (beheko eta goiko urteak) eta tarte horretan dauden bisurte (urte bisiesto) kopurua kalkulatuko da.
Bigarren aukeran data bat eskatuko da (urtea, hila eta eguna) eta urte horretan zein asteko eguna izan zen urtarrilaren 1a galdetuta, kalkulatuko da: zein asteko eguna dagokio zehaztutako datari eta zenbat egun pasatu dira urte horretan urtarrilaren 1tik
Hirugarren aukeran oporraldiaren hasiera data (urtea, hila eta eguna) eta oporraldien egun kopurua eskatuko dira. Kalkulatuko da oporraldien bukaeraren data (urtea, hila eta eguna)

Azpiprogramak:
  • Menua: Pantailan bistaratzen du menua eta hautatutako aukera bueltatzen du 
  • Bisurtea: Urte bat bisurtea den esaten digu 
  • Hilabeteko_Egunak: Hilabete batek dauzkan egun kopurua 
  • Bisurte_Kop: Urte tarte batean dagoen bisurte kopurua
  • Igaro_Egunak: Data emanez urte horren Urtarrilaren 1-etik igaro den egun kopurua
  • Data_Zuzendu: Hilabeteari dagokion egun kopurua behar baino handiagoa denean data zuzentzen du 
  • Astearen_Eguna. Jakinda Urtarrilaren 1-aren astearen eguna, zenbait egun pasatu ondoren zein egun den esaten du
  • Eguna_Bistaratu. Astearen egunaren izena pantailaratzen du 
OHARRA: Urte batek bisiesto izateko 400tik zatigarria izan behar du; 4tik baina ez 100tik zatigarria direnak ere bisiestoak dira. Urte bisiestoak ez dira lau urtero!!!

LABORATEGIA JOAN AURRETIK
Marraztu azpiprograma guztien diagramak (sarrerak, irteerak, datu motak,...) eta eraman paperean. Laborategian zuzenduko dira.
Igo eKASIra programaren lehenengo bertsio bat non programa nagusia eta azpiprograma guztien goiburukoak agertu behar diren.

LABORATEGIAN
Adostuko ditugu azpiprogramen goiburukoak eta horren arabera programatuko dira.
Ostiralerako (Martxoak  25) azken soluzioa eKASIn egon behar da.

Teoria 2011/03/17: Azpiprogramak IV

Gai honi amaiera emango diogu bi atal hauekin:
  • Parametro-pasatzea
  • Random eta Randomize funtzioak

Friday, March 11, 2011

Mintegia 2011/03/15: Azpiprogramak

Mintegiaren aurretik
Aste honetan taldekide guztiok prestatuko duzue gauza bera mintegira joan aurretik.
  1. Laborategi azterketaren A eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
    1. Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
    2. Programa nagusitik bidalitako lerro eta zutabe kopuruaren letraz osaturiko matrizea pantailaratu (bi sarrera)
    3. Programa nagusitik bidalitako bi muturren arteko dauden zenbakien batura bueltatu egiten duena (bi sarrera eta irteera bat)
  2. Laborategi azterketaren B eredua kontuan hartuta, diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) 3 azpiprograma hauek:
    1. Menua pantailaratu eta erabiltzailearen aukera irakurri eta bueltatu egiten duena (irteera bat)
    2. Zerrenda zirkularraren ariketa egiten duena (ez sarrerarik ezta irteerarik ere ez)
    3. Programa nagusitik bidalitako zenbakiaren faktoriala kalkulatu (sarrera bat eta irteera bat)
  3. Diseinatu (bakarrik goiburukoa idatzi paper batean) zenbaki erreal baten berredura kalkulatzeko azpiprograma, bai oinarri erreala baita berretzaile osoa kanpotik ematen digute (bi sarrera eta irteera bat) 
Mintegian
Ekarri dituzuen proposamenak estabaidatu ondoren, adostuko duzue taldearen soluzioa eta, irakasleari erakutsi eta gero, programatuko dituzue:
  1. Azterketaren A eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
  2. Azterketaren B eredua diseinatutako hiru azpiprogramekin
  3. Programa bat Taylorren segidaren bidez kosinuaren balioa kalkulatzeko:
  • kos(x) = x0/0! – x2/2! + x4/4! – x6/6! + …
  • Non, x erradianetan emaniko engelu bat den.
  • Erabiliko dira segidaren N batugai. N kopurua, azken batugaiaren araberakoa izango da, eta segidari hainbat osagai gehituko zaio azkena (balio absolutuan) 0.0005 baino txikiagoa izan arte.
  • Berredurak egiten dituen eta faktorialak kalkulatzen dituen azpiprogramak erabili
  • Programaren zuzentasuna frogatzeko cos(x) funtzio estandarda erabil daiteke.
  • Programa honetan x angelua radianetan emango da.
Etxekolanak
  • Hiru programak egon behar dira eKASIn dagokien karpeta barruan ostiralerako.

Teoria 2011/03/14: Azpiprogramak III

Funtzioen programazioa ikusiko dugu
Laborategiko azterketak zuzenduko ditugu:

Monday, March 7, 2011

Teoria 2011/03/07: Azpiprogramak II

Prozedurak eta parametroak pasatzeko teknikak ikusiko ditugu gaur

Thursday, March 3, 2011

Teoria 2011/03/03: Azpiprogramak

Char datu mota lantzeko azken ariketa bat egingo dugu.
Azpiprogramazioarekin hasiko gara: 3. Azpiprogramak.pdf

ABISUA: Klaserik ez datorren ostegunean

Datorren ostegunean (Martxoak 10) ez da klaserik egongo, kanpoan egongo bainaiz kongresu batean

Laborategia 2011/03/08: Azterketa eta Errepikakorrak (ERR)

LABORATEGIAREN EBALUAZIOA
Azken notaren %15 balio du, honela banatuta:
  • Lehenengo azterketa (%20). Martxoaren 8an
  • Bigarren azterketa (%40). Apirilaren 19an
  • Asistentzia eta bakarkako lana. Ebaluatuko da eKASIn dagoena eta NOIZ igo den (laborategi saioak hasi baino lehenago igo dena eta astearen ameieran dagoena) (%40)
1. AZTERKETA
  • Orain arte ikusitako materia guztia sartuko da
  • Programa bat garatu beharko duzue
  • 45 min iraunduko du 
ERREPIKAKORRAK
Laborategiko bigarren orduan landuko ditugu errepikakorrak. Beti bezala, lehenengo bertsio bat eKASIra igo behar duzue laborategira joan aurretik eta azken bertsioa ostiralerako.

ERR_04
Idatzi programa bat letrez osaturiko triangelu bat pantailaratzeko. Erabiltzaileak aukeratuko du lehenengo letra eta lerro kopurua. Exekuzio adibide bat:
Sartu lehenengo letra: E
Sartu lerro kopurua: 4
E
FG
HIJ
KLMN


ERR_05
Programa baten bidez, N zenbaki erreal baten erro karratua kalkulatu Newtonren formula bitartez:
E[i+1] = (E[i] + N / E[i]) / 2
Non E[i] emaitza partziala den, i iterazioan lorturiko emaitza hain zuzuen ere. Horregatik E[i+1] hurrengo iterazioaren emaitza partziala izango da.
Prozesu errepikakorra izango da eta ondoko baldintza bete arte iraungo du:
| E[i] - E[i+1] | =< Epsilon
Programaren urratsak:
  1. Sarrerako datuak, erabiltzaileak hiru zenbaki erreal sartuko ditu: N zenbakia, Epsilon (prezisioa) eta E[0] (N zenbakiari dagokion erroaren hurbilketa)
adibidez: N=7, Epsilon=0.001, E[0]=2.5
  1. E[i+1] kalkulatu eta amaieraren baldintza betetzen den kontrolatu
  1. Baldintza betetzen ez bada aurreko urratsa errepikatu E[i+1] kalkulatuz
  1. Baldintza betez gero erroa idatzi
Hobeto ulertzeko zer egin behar den, probatu exekutagarri hau: ERR05.EXE

Monday, February 28, 2011

Teoria 2011/02/28: Sententzia egituratuak V

Gaur, Char datu motaren atalarekin, amaituko dugu bigarren gaia

Thursday, February 24, 2011

Teoria 2011/02/24: Sententzia egituratuak IV

Agindu errepikakorrak amaituko ditugu REPEAT UNTIL eta WHILE DO sententziekin.
Programa ezberdinak ikusiz birpasatuko ditugu aldagai berezi batzuen helburua:

  • kontagailua
  • metagailua
  • markagailua
  • zelataria

Mintegia 2011/03/01: Eginbeharrekoak

Mintegiaren aurretik
  • Lehenengo hiru ariketak prestatu behar dira mintegira joan aurretik. Erabaki talde barruan nork (banaka, binaka ala hirunaka) prestatzen duen zer, idatzi dokumentu batean eta igo eKASIra (mintegi3 izeneko karpetara).
Mintegian
  1. Ariketa bat egin dutenek (pertsona bat, bi edo hiru) esplikatzen dute soluzioa talde barruan. 
  2. Taldekideek hobekuntzak proposatzen dituzte. 
  3. Talde bakoitzak adostu behar du ariketa bakoitzari ematen dion soluzioa eta behin-betikoa denean irakasleari erakutsi, berak ebaluatu dezan.
  4. Gero, taldeak osatuko du laugarren ariketaren soluzioa eta mintegiaren amaieran igoko da soluzioa eKASIra (mintegi3 izeneko karpetara)
Etxekolanak
  • Proiektuaren enuntziaturako irakasleak proposatu dituen zuzenketak (posta elektroniko bidez bidali dira) egin eta bigarren bertsio bat prestatu eta eKASIra igo (proiektua) karpeta barruan hurrengo mintegiaren aurretik.
  • Orokorrean denok hobetu behar duzuena:
    • Aktak. Adierazi nork egiten duen zer eta noizerako. Taldeko eginbeharrekoen artean daude: akta idatzi, eKASIra igo, informazioa bilatu, proposamenak prestatu eta taldekideei azaldu,...
    • Proiektu guztietan datu base (edo datu multzo bat) da abiapuntua. Enuntziatuak azaldu behar du nola dagoen antolatuta, zer datuak dituen, zeintzuk diren eremuak, formatuak,...

Mintegia 2011/03/01: Ariketak

Agindu errepikakorrak (eta aurretik ikusitako guztia) lantzeko ariketak

Ariketa 1:
IF-THEN baldintzazko kontrol egituren bitartez 3 zenbakien arteko maximoa zehazten dakigu (gogoratu aurreko mintegiko D1 ariketa), baina 3 zenbaki izan ordez askoz gehiago balira, adibidez 5 zenbaki, ateratzen den baldintzen zuhaitza oso nahasia da. Horregatik, holako ariketak ebazteko IF-THEN baldintzazko egitura, markagailuaren kontzeptua eta agindu errepikakorrak konbinatuko ditugu.

Beraz, teklatuearen bitartez irakurriko diren 5 zenbakietatik, nagusiena zehaztuko duen programa idatzi.


Ariketa 2:
Teklatuaren bitartez zenbaki oso bat irakurri, adibidez 57 zenbakia. Zenbakiaren zifrak banatu eta euren batura pantailartu emaitza bezala, adibidean emaitza 12 izango litzateke 12=5+7 delako.
Sarrerako datua edozein zenbaki izan daiteke, baina honako mugak jarriko ditugu programak kontrolatuko dituenak:
  • datua zenbaki osoa izango da
  • datua zenbaki positiboa izango da
  • datuaren balio maximoa 99.999 izango da
Ariketa 3:
Teklatuaren bitartez N zenbaki oso bat irakurri eta ondoko biderkariaren emaitza lortu:
 
Ariketa 4:
Teklatuaren bitartez menu baten aukera irakurri, zenbaki oso bat, hautatuko aukeraren arabera dagokion zatia exekutatu programa bukatzea eskatu arte:

Monday, February 21, 2011

Teoria 2011/02/21: Sententzia egituratuak III

Programa batzuk aztertuko ditugu baldintzazkoak lantzeko:
Agindu errepikakorren atalari hasiera emango diogu FOR DO begiztarekin

Thursday, February 17, 2011

Teoria 2011/02/17: Sententzia egituratuak II

Gainezkatzea aztertuko dugu bi adibideekin (gainezka.pas eta ESL_02.exe)
    Baldintzazko aginduak ikusiko ditugu

    Laborategia 2011/02/22: Baldintzazkoak (BAL)

    Zer egin astearteko saioa hasi aurretik:
    • Irakurri hemen proposatzen diren ariketen enuntziatuak, saiatu egiten eta etxetik (edo kalkulu zentrutik) konekta zaitez eKASIra zure ebazpenak igotzeko. Bakoitzak sortu behar du "Ariketen karpeta" barruan 'aste2' izeneko karpeta bat eta hara igo fitxategiak.
    • Programak egingo dira Estilo liburuaren arauak jarraituz
    Aste honetako ariketak:
    BAL01
    Osoak diren hiru zenbaki teklatutik irakurri eta handiena pantailaratu.


    BAL02

    Bi ezezaguneko ekuazio-sistema ondoko era honetan ebatz daiteke:




    Idatz ezazu horrelako sistemak ebazten dituen programa. Programak koefizienteak (a,b,c,d,e eta f) irakurri ondoren soluzioa pantailaratuko du baina soluzioa egon ezean mezu baten bidez honen berri emango du.

    BAL03 
    Puntu baten koordenatu kartesiarrak erabiltzaileari eskatu eta hiru aukeradun menu bat erakutsi:
    1. Puntua zirkulu baten barruan ala kanpoan dagoen aztertzeko
    2. Puntuari dagokion koadrantea zehazteko
    3. Puntuaren koordenatu polarrak kalkulatzeko
    4. Irten
    Erabiltzailearen aukera exekutatu ondoren, pantaila garbituko da eta berriro eskainiko da menua. Behin eta berriro aukeratutakoa "Irten" izan arte (etabili REPEAT UNTIL horretarako).


    Ikusi programa exekutagarria nolakoa izan behar duen, hemendik hartuta.

    ERR02 
    Ondoko batukari honen balioa kalkulatzen duen programa idatzi behar duzu:
    non S erabiltzaileak emandako muga den
    Gaurko saioaren helburuak:
    Baldintzazko sententziak (IF THEN, IF THEN ELSE eta CASE OF) menperatu.

    Etxekolanak:
    • Ostiral honetarako hiru (BAL01, BAL02, BAL03 eta ERR02) ariketa hauen behin-betiko ebazpenak eKASIn egon behar dira.